Ilbehera Handiago ikusi

José Antonio TELLAETXE

Ilbehera

ISBN 9788433017925
Orrialdeak 112
Koadernaketa Rústica
Formatoa 20 X 13
Edizioa

8,00 € zergak barne

Zentzugabekeria izugarria, horixe zen gau abentura hura. Txorimalo adabatu zahar bat eta txakur eme txiki eta beldurti bat atzetik zituela, tiragoma ziztrin bat eta bere esploratzaile-labanaz armatua, mutikoak itzalita zeraman linterna inork ikus ez zitzan, izan ere hiru abenturazaleak elurretan zidor bat irekitzen ari baitziren labarren ertzerako bidean. Zorakeria, hura zorakeria zen eta berak bazekien. Mutikoa damutzen hasia zen txalupatik jaitsi zirenean. “Gauza arraroak” Gabon jaiak baino pixka bat aurrerago hasi ziren gertatzen: txakurrak urduri zeuden eta, basoetara begira, zaunka hasten ziren itxuraz funtsezko zergatirik gabe, zuhaitzen artean deabrua bera biziko balitz bezala. Inork ez zekien ezer, baina denek zioten bazekitela zerbait. Guztiarekin ere, “hura” gertatzen ari zen...

Jon Suárezen itzulpena.
Jose A.Tellaetxeren marrazkiak.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!