Zonbi erasoa! Handiago ikusi

John KLOEPFER

Zonbi erasoa!

ISBN 9788433027276
Orrialdeak 224
Koadernaketa Azal arrunta hegalekin
Formatoa 13x20 cm
Edizioa
e-Book Zonbi erasoa!
e-Book/Prezioa 7.99 €

14,90 € zergak barne

Zonbi garun-irensle mordo batek Zack Clarke-ren etxeko pijama-festa inbaditu zuenean, benetako garrasi-festa hasi zen. Hilotz ibiltariek kale guztiak hartu zituzten, eta giroa kexu hilgarriz eta haragi ustelaren kiratsaz bete zuten.

Mundua salbatzeko eginkizuna dute, baina lehenbizi beren auzokide haragijale eta erdi hilen artean biziraun behar dute, eta horretarako, elkarrekin konpontzen ikasi beharko dute. Zonbi-ehiztariak bizirik ateratzeko gauza izango al dira?

Hona hemen Zonbi-ehiztariak:
-Zack: bere etxea suntsituta dago, bere arreba zonbi bat da eta amari Volvoa lapurtu dio. Amak betiko zigortuko du, biharamuna ikusteko lain bizirautea lortzen badu, behintzat...
 - Rice: Zonbi Izurrite Batean Bizirauteko Gida ongi ezagutzen du, baina prest al dago gorpu ibiltarien aurka borrokatzeko?
- Madison: ezin du sinetsi bere lagunik minena zonbi bihurtu denik, eta gainera, bakarrik utzi du txepel koadrila batekin!

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!