Pribatasun politika

Erabiltzaileei jakinarazten zaie www.desclee.eus webgunean egindako salmenta-eskaintzen erantzulea honako hau dela: 

1. Izen soziala: Editorial Desclée De Brouwer S.A. 

2. IFZ.: A48027122 

3. Helbidea: Henao, 6 3º Eskuma. - 48009 Bilbo 

4. TELEFONOA: 944 246 843 

5. FAX: 944 237 594 

6. HELBIDE ELEKTRONIKOA: info@edesclee.com

DESCLEE erabiltzaileei jakinarazten die erosteko baldintza orokor hauek onartzean webgunearen orrialde bakoitzaren azpiko aldean ageri den legezko oharrean eta pribatutasun politikan adierazitako baldintzak ere onartzen direla.

Hori gorabehera eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Informazio Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten zaio gure webgunearen bitartez erosketak burutzean, adierazi egiten duela jakinarazi zaiola eta onartu egin duela bere datu pertsonalak "Desclée webeko bezeroak" izeneko fitxategian sartzea eta kasuaren arabera, "Newsletter" aldizkarian ere sartzea. Hala egin aurretik, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari helarazten zaizkio datuak, DESCLÉE DE BROUWER, SAren erantzukizunpean. Datu horiek bezeroarekin dagoen kontratuzko lotura behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko erabiliko direla ere onartuko du, bai eta burututako eskaera edo erosketa kudeatu eta bidaltzeko, eskatutako zerbitzuak emateko eta albisteei, eskaintzei, promozioei, deskontuei eta produktu berriei buruzko informazio komertziala bidaltzeko, posta elektroniko bidez edo antzeko baliabide elektronikoren baten bidez (sms, mms, faxa, etab.). Ehungintzari eta kirolari lotutakoa litzateke informazio guzti hori.

Erabiltzaileak aurreko paragrafoan adierazitako informazioa bidaltzeko baimena ukatu ahalko du info@edesclee.com helbide elektronikora idatziz.

Era berean, erabiltzaileak informazio hori edo www.desclee.eus webgunearen beste eduki batzuk partekatzen baditu beste pertsona batekin, bere gain hartuko du haren datu pertsonalen tratamenduaren berri emateko obligazioa (izena eta helbide elektronikoa), baina erabiltzaileak partekatutako informazioa bidaltzeko bakarrik. Hala, bidalketaren erantzule bakarra izango da eta DESCLÉE DE BROUWER, SAk ez du horrek izan dezakeen edozein ondorioren kalterik jasango.

Erabiltzaileak 18 urtetik gorakoa edo adingabe emantzipatua dela, kontratatzeko behar den lege-gaitasuna duela, gure webgunean erosketak bere izenean burutu ditzakeela eta, beraz, bere datu pertsonalen tratamendurako baimena emateko gaitasuna duela adierazi behar du. Adingabe batek produktu edo zerbitzuren bat erosi nahiko balu, bere gurasoek edo legezko ordezkariek egin beharko lukete edo, gutxienez, horretarako baimena eman beharko liokete. Descleek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko adingabeek paragrafo honetan ezarritako xedapenak errespetatu gabe egiten dituzten erosketengatik.

Enpresaren fitxategi, lokal eta tratamendu-sistemek beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak eta antolamenduzkoak dituzte, DBLOren 9. artikuluak eta DBLO garatzen duen Erregelamenduaren VIII. tituluak eskatzen duten legez, datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe kontsultatzea ekiditeko.

Horrez gain, DBLOk berariaz aitortzen duen datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubidea balia dezakezula jakinarazten dizugu. Horretarako, sinatutako eskaera idatzia bidali beharko duzu helbide honetara: DESCLÉE DE BROUWER, SA, Henao, 6 3º Eskuma. - 48009 Bilbo (Bizkaia). Bestela, mezu elektroniko bat bidal zenezake info@edesclee.com helbidera, zure NANaren fotokopiarekin eta eskaeraren erreferentzia modura ARCO jarrita. Erabiltzailearen datuak aldatuko balira, horren berri eman beharko du helbide elektroniko berera idatziz. Hala egiten ez badu, DESCLEE ez da horren erantzule izango.


Kexak eta erreklamazioak

www.desclee.eus webgunearen erabiltzaileek iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bidali ahalko dizkigute webgunetik bertatik, info@edesclee.com helbide elektronikora mezua bidaliz edo posta arrunt bidez, helbide honetara: Desclée, Henao, 6 3º Eskuma. - 48009 Bilbo (Bizkaia).


Erosteko baldintza orokorren aldaketa

Legeetan edo atxikitako establezimenduekin ditugun hitzarmenetan aldaketak egon litezke eta, horren ondorioz, baliteke erosteko baldintza orokor hauek aldatu behar izatea. Horregatik, DESCLÉEk erosteko baldintza orokor hauen informazioa eta edukia edozein momentutan aldatzeko eskubidea izango du. Hori dela eta, gure webgunean sartzen diren bakoitzean eta, edozein kasutan ere, erosketa bat egin nahi duten bakoitzean, indarrean dauden erosteko baldintza orokorrak irakurtzeko gomendatzen diegu erabiltzaileei, libreki erabaki ahal izateko webgunea erabiltzen edo erosketa burutzen jarraitu nahi duten ala ez.

Nolanahi ere, erosketa bakoitza gauzatzeko momentuan indarrean dauden erosteko baldintza orokorrak aplikatuko dira.