Luke Watson gizotso bat da, nahi ez badu ere. Gainera Scream Streetera iritsi den azken munstroa ere ba da... Scream Streeten lagun berria egingo ditu: Resus Negativo (banpiro izan nahi duen mutiko bat) eta Kleo Farr (momia mari-mutila). Scream Street Lukerentzat bizileku ezin hobea izan liteke, baino arazo txiki bat dago: Lukeren gurasoak erabat izututa daude auzokideengatik. Lukek, gurasoak beldurrez hil baino lehen, benetako mundura itzultzeko atea ireki nahi du. Resus eta Kleo gai izango al dira Lukeri atea garaiz irekitzen laguntzeko?