Kontuz, zonbiak aurrean! Handiago ikusi

John KLOEPFER

Kontuz, zonbiak aurrean!

ISBN 9788433027283
Orrialdeak 224
Koadernaketa Azal arrunta hegalekin
Formatoa 13x20 cm
Edizioa
e-Book Kontuz, zonbiak aurrean!
e-Book/Prezioa 7.99 €

14,90 € zergak barne

Zack Clarkek zonbi-izurritearen gauean bizirik irautea lortu du. Haren lagun minak, Ricek, eta bigarren hezkuntzako neskarik politenak, Madison Miller-ek, Zackekin batera bizirautea lortu dute, baina amesgaiztoa ez da bukatu!

Garuuuunak!!!

Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak ditu ia orrialde guztietan, istorioak erritmo bizian egiten du aurrera, atalak akzioz beteta daude.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!