desclée argitaletxea (Desclée De Brouwer – DDB)  1945. urtean  Bilbon sortutako senitarteko enpresa da. 72 urte daramatza edizio munduan murgilduta, batez ere humanismoaren balioak hedatuz, beti ere, heziketa  eta arlo akademikoko beste batzuk ahaztu gabe, hala nola, psikologia, pedagogia, autolaguntza,  enpresa kudeaketa  edo  haur eta gazteentzako euskal literatura. Kalitatea, askatasuna eta identitatearekin konprometituak gaude.