NOLA EROSI?

Erosteko bi modu daude, erregistratutako erabiltzaile modura eta gonbidatu modura. Lehenengo kasuan, erabiltzaileak inprimaki bat bete beharko du bere datuekin eta, horri esker, datuak aldatu eta eguneratu ahalko ditu. Horrez gain, erosketak kudeatu, bidalketen jarraipena burutu eta eskaintza eta promozio bereziei onura atera ahalko die.

Erregistratzeko prozesua bukatu aurretik, erosteko baldintza orokor hauek onartu beharko ditu. Hala egiten ez badu, ez da prozesua osatuko eta ondorioz, ezingo da erregistratutako erabiltzaile bilakatu eta ezingo du abantailez gozatu. Erregistroa amaituta, erabiltzailea nahi duenean sartu ahalko da gune pribatuan bere erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz.

Bestalde, gonbidatuak ez du erregistratzeko beharra izango baina beharrezkoak diren datu pertsonalak eman beharko ditu bidalketa burutzeko eta, kasuaren arabera, fakturazioa izapidetzeko, edozein kasutan ere erosteko baldintza orokor hauek onartu beharko dituelarik.

Bi kasuetan, erosketa-prozesua oso erraza da. Izan ere, erabiltzaileak nahi duen/dituen produktua(k) aukeratu, artikulu kopurua adierazi eta erosketa-orgatxoan gehitu besterik ez du egin behar.

Erosketa amaitzeko, bezeroak erosketa-orgatxora jo beharko du, bertan hautatutako artikulu guztiak eta bidalketa-gastuak berrikusi eta eskaera onartu. Aldez aurretik erregistratutako erabiltzailea izanez gero, erabiltzaile-izena (helbide elektronikoa) eta pasahitza erabiliz identifikatu beharko da.

Eskaria berrikusi eta bezeroa identifikatu ostean, erosketa ordaindu beharko da, kreditu- edo zordunketa-txartelarekin (VISA eta MASTERCARD) bidez.

Erosketa-prozesua amaitu ondoren, erosketa berretsiko da "Eskaeraren berrespena" dioen mezu elektroniko baten bidez, erosleari bidaliko zaiona eta honako datuak bilduko dituena: eskaera-zenbakia, artikulu kopurua, artikulu bakoitzaren deskribapena eta ezaugarriak, neurriak, prezioa, zergak eta bidalketa-gastuak.

Mezu hori jasotzen ez bada, baliteke sarean momentuko komunikazio-arazoren bat egotea edo adierazitako helbide elektronikoa gaizki idatzita egotea. Kasu bietan, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, info@edesclee.com helbide elektronikora idatzita..

Zalantzarik izanez gero, erabiltzaileak mezu elektroniko bat bidal diezaguke info@edesclee.com helbide elektronikora..