Arrautza egosiaren eguna Handiago ikusi

Antton DUESO

Arrautza egosiaren eguna

ISBN 9788433020871
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Formatoa 13X20
Edizioa

7,00 € zergak barne

Astero bezala, aitona-amonen etxera noa gurasoekin batera. Batek jakin gure amonak zer prestatu duen jateko, baina badakit, ziur, zer izango dugun mahai gainean hutsik egin gabe: arrautza egosiak, york urdaiazpikoa eta mahonesa. Lau urte nituela, horiek gustatzen zitzaizkidala konturatu ziren eta, harrezkero, igandero-igandero, hutsik batere egin gabe, ez da pasako iganderik arrautza egosi horietatik pare bat jan gabe. Askotan, batere gogorik gabe jaten ditut, baina aitona-amonek ilusio handia dute eta nik ez dut haien poza zapuztu nahi. Orain bederatzi urte ditut eta kontuak atera ere egin dut: nik uste, orain arteko urte denetan, hirurehun bat arrautza baino gehiago jango nituela famili-bazkari horietan. A zer lanak oilo gajoak! Honenbestez, igandea, nik, “Arrautza egosiaren eguna” izendatua dut aspaldi.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!