Zerrenda, autoren arabera Iñaki ZUBELDIA

Iñaki Zubeldia Ikaztegietan jaio zen 1945ean. Maisutza eta Pedagogian Lizentziatua (Hizkuntzaren Pedagogia atalean espezializatua). Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala.Hizkuntza liburu ugariren sortzaile eta egile da. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan. Itzulpengintzan, Haur Literaturako obra batzuk, gazteentzako nobelak eta irakaskun¬tzarekin zerikusia duen hainbat material teoriko itzuli ditu.