Maite nau ez nau maite Handiago ikusi

Gwladys Constant

Maite nau ez nau maite

ISBN 97884330322663
Orrialdeak 196
Formatoa 155 x 210 mm

16,90 € zergak barne

Nola bihur daitekeen maitagarri-ipuin bat amesgaizto… Nerabe batek, bere egunkariaren bidez, lizeoko bi gazteren arteko harreman manipulatzailearen istorioa kontatuko du.

Gwenaëlle neska atsegin bat da, ikasle bikaina, asmo onekoa. Ez du inoiz maitasun harremanik izan. Horregatik, Williamek –lizeoan den mutilik ezagunenak eta ederrenak, ile adatsa sorbalde­taraino duenak– Gwenenganako interesa erakusten duenean, neska zeharo maiteminduko da. Laster, txora-txora eginda egongo dira biak. Agur bizitza monotonoari: maitasun istorio ero honek Gwen eraldatuko du… Baina William mutil-lagun jeloskorra da, eta Gwen lagunengandik eta gurasoengandik urrunaraziko du. Williamen eraginpean, Gwen txotxongilo bihurtuko da, eta Williamekin eta Williamentzat biziko da, haren apeten eta haserrealdien mende…


Harreman esklusibo honek bi urte iraungo du, harik eta, egun batean, ikasturte amaierako azterketak egin baino lehen, Williamek harremana telefonoz hausten duen arte. Suizidio saiakera baten ostean, Gwen ospitaleratuko dute, eta egunkari bat idatziko du jasandako (maitasun) manipulazioari buruz, mutil-lagun banpiro horren atzaparretan nola erori ote zen ulertzeko ahaleginean.


Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!