Mundua ez da, eta ez da ere ez! Handiago ikusi

Antton DUESO

Mundua ez da, eta ez da ere ez!

ISBN 9788433017017
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Edizioa

5,00 € zergak barne

Liluraturik nengoen makina tzar hari begira. Ondoan nuen, eta lerro zuzen monotonoa ari zen marrazten paper erroiluan, etengabe. Halako batean, mugimendu arraro bat iruditu zitzaidan nire atzean, eta esnatu egin nintzen, aurretik lotan ez banengoen ere. Burua jira eta ondoko ohatilan konkor bat ikusi nuen mugitzen izara zuriaren azpian. Bat-batean, izara kendu eta agure xahar ximela azaldu zen, nire adinekoa edo, eta ni bezala jantzitza: ospitaleko kamisoi barregarria zeraman soinean. Jaikitzerakoan, niri begiratu zidan, urduri, eta haren larruazalaren horiak nire arreta bereganatu zuen. -Goazen, zaintzaileak etorri baino lehen! Eta lagun ezezagunak bultzatuta, leihotik atera ginen, teilatura. Ezertarako denborarik eman gabe, zerutik behera zuzen-zuzen zetorren soka jarri zidan eskura.Heldu nion eta nire oinek lurretik gora egiten zutela iruditu zitzaidan.Gorantz begiratu eta puxika handi banatik zintzilik geundela ikusi nuen... -Mundua ez da, eta ez da ere ez!- esan zuen nire lagunak gora begira-, ezta eguzkia ere! Eta ilargia ere ez! Eta unibertsoa ere ez da!

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!