Espazioko odisea Handiago ikusi

Jeff MILLER

Espazioko odisea

ISBN 9788433029027
Orrialdeak 256
Koadernaketa Azal arrunta
Formatoa 13 x 20 cm
Edizioa 1

19,95 € zergak barne

Mundiala!


Neil Andertoli ez zitzaion inoiz burutik pasa ere egin bideojokoetan jokatzeak benetako heroi bihur zezakeela. Baina, orduan, bere bideojokorik gogokoena, Kameleoia, benetako borroka-hegazkin bat gidatzen entrenatzeko simulagailu bat zela ikusi zuen, eta Neil eta jokoan puntuaziorik altuenak lortu zituzten beste hamaika neska-mutilak Estatu Ba­tuetako Aireko Armadaren erreskate-misio sekre­­tu baterako errekrutatu zi­­­tuz­ten.


Lau hilabete igaro dira Neilek eta bere adiskideek planeta salbatu zutenetik, eta geroztik, hamahiru urteko superfrikia bideojokoekin jokatzen aritu da berriro... Baina benetako borroka-hegazkin bat pilotatu ondoren, Kameleoia jokoak ere gatza galdu duela iruditzen zaio. Horregatik, NASAk Neili laguntza eskatuko dionean, baietz erantzungo dio nanosegundo batean.


Oraingoan, espaziora joan beharko du gizateria salbatzera. Norbaitek espazio-ontzi super sekretu bat lapurtu du, eta NASAk unibertsoko piloturik onenak behar ditu ontzia berreskuratzeko, Nerd Taldea behar du, alegia. Misio berria Lurra birrin lezakeen hondamendi bat geldiarazteko erloju kontrako lasterketa bat da. Hamabi frikiak mundua be­rriro salbatzeko gai izango dira, ala “game over” izango da?

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!