Aio, Pelaio! Handiago ikusi

Antton KAZABON

Aio, Pelaio!

ISBN 9788433023346
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Formatoa 13 x 20
Edizioa

7,00 € zergak barne

Gaur egun gurasoak dira etxeko zama daramatenak. Gurasoak, etxeko lanak egiten dituztenak. Gurasoak, etxeko martxaz eta seme-alabez arduratzen direnak. Gurasoak, agintzen dutenak. Gurasoak…
Baina ez pentsa hori beti horrela izan denik. Ez horixe! Lehen ez zen horrela, eta Marik eta Martxelek dute aldaketaren errua.

Antton Kazabon, Oiartzun, 1954.
Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horietan Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sor-tzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.
Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela 20 bat urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...
Guztira 70 bat liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!