Zerrenda, autoren arabera Antton KAZABON

Antton Kazabon, Oiartzun, 1954. Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horietan Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.