Nora hoa, xirimola? Handiago ikusi

Asisko URMENETA - Pernan GOÑI

Nora hoa, xirimola?

ISBN 9788433015846
Orrialdeak 32
Formatoa 10.58
Edizioa

15,00 € zergak barne

Hezurdura bati “xirimolak” (bizitzak, izpiritutak) ihes egin dio eta bere atzean ibiliko da harrapatu nahian. Bere bidean xirimola jostalariak ukitzen dituen naturako elementuak berpiztu egiten dira: arrautza bat ukitu ondoren txita agertuko da, belardia ukitu ondoren liliak loratuko dira... Xardina zaharra, berriz, lehen bezala geratuko da. Orduan xardinak hezurdurari azalduko dio ezin dela piztu hilik dagoelako. Hezurdura eta xardina zaharra lagunak egingo dira eta poz-pozik xirimolaren atzean jarraituko dute. Hona hemen istorioa. Ipuina esaldi gutxirekin azaltzen da; bertan aurkituko dugun hizkuntza bizi-bizia da eta poesiaz eta umorez tindatuta dago, testuaren idazleari ederto dagokion bezala. Era berezia da, azken finean, ume txikiei heriotzaz hitz egiteko, ipuinetan hain gutxi agertzen den gaia bera, eta eguneroko bizitzan txikiekin hain gutxitan tratatzen dena. Modu ludikoan ikusiko dute zer dagoen bizirik (non izan dezakeen eragina “xirimolak”) eta zer dagoen hilik (eta betirako). Testua bezain biziak eta umoretsuak dira Pernan eta Asiskoren ilustrazioak. Marra lodiko eta detaile gutxiko marrazki horietaz esan dezakegu benetan originalak direla, kolore zoragarri eta elektrikoz hornituak. Primeran konbinatzen dute esaldiekin. Lorpen horrekin batera ondo lortutako gertakarien erritmoa azpimarratu behar da. Plazer handia, benetan, batere konbentzionala ez dena gustuko duen edozein irakurlerentzat, edozein adinekoa dela ere. Irakur gida, Haur eta Gazte Literatura 2001. HUHEZIko mintegia.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!