Berria eta Elkarren artean sustatutako kanpaina

On: lunes, abril 20, 2020 Comment: 0 Hit: 1408

Coronavirusaren krisiak gizartean duen eragina kontuan harturik, Euskal liburua ikustarazteko helburuarekin desclée eta gainontzeko euskal argitaletxeak, banatzaileak eta liburu-dendak bat egin dugu ekimen bat abian jartzeko.

Berria eta Elkarren artean sustatutako kanpaina da eta euskal argitaletxeen parte hartzeari esker gauzatuko da. Apirilaren 23an abiatuko da ekimena, Liburuaren egunarekin bat eginez, eta liburu-dendak ireki arte gauza daiteke kanpaina hau.

Berriak salmenta egin eta Elkarrek bidalketa eroslearen helbidera. Berrian, egunero 4 liburu berri jarriko dira salgai, eta Berria dendan egunez egun katalogoa handitzen joango da, egun horretan eskainitakoez gain, aurrekoak ere salgai egongo baitira. Elkar arduratuko da liburuak erosleen eskuetara irits daitezen.

Irakurri euskeraz itxialdian ere!

www.berria.eus

In Same Category

Related by Tags

    Comments

    Leave your comment