Badator Durangoko Azoka!

On: jueves, diciembre 2, 2021 Comment: 0 Hit: 632

Badu? Bada!

Bada? Beharbada!

Ai bada. Badaezpada!

Hala baldin bada…

Bai! BaDA!

Abenduaren 4an hasiera emango du Durangoko Azokaren 56. Edizioa. DA! Kulturzaleen topaleku bilakatuko da Durango egun hauetan. Era guztietako publikoarentzat kultue eskaintza zabala egongo da. 990 nobedade egongo dira eskura, Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Hauxe dugu Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko aukera paregabea!

Urtero-urtero Durangora etortzen den jendetzari esker 2003tik Landako erakustazokara salto egiteko aupada nahikoa izan zuen Azokak, baina, nolakoa izan zen lehenengo azoken antolaketa?

Lehenengo eskal liburu eta disko azoka 1965an antolatu zen. Frankismoaren diktadurapean azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea. Hasierako azoka horrek 19 erakusle baino ez zituen izan.

Apurka-apurka, liburu eta diskoe harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Hasieratik, euskaraz eta euskal munduaz ere zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmentarako azoka izan da.

Azokak, orain, Durango hiri osoa bihurtu nahi du kulturaren plaza.

Eta noski, hantxe egongo gara gu ere! Gure argitaletxearen eskutik, hainbat nobedade eta liburu eramango ditugu, zuen eskura egon daitezen. Ez izan zalantzarik eta hantxe egongo gara zure zain, gure liburuen artean zuretzako egokiena aukeratzen laguntzeko prest.

Aurtengo azokak baldintza bereziak izango ditu, bizi ari garen Covid-19aren egoera dela eta. Hortaz, azoka bisitatu nahi izango duzuenok, aldez aurretik txanda erreserbatu behar izango duzue. Txanda bakoitzean, bisitarako ordu eta erdi izango duzue eta txanda bakoitzeko, gehienez, lau sarrera erreserbatu ahal dituzue.

Animatu eta erantzukizunez jokatu!

Durangoko azoka, euskal kulturaren plaza!

Durangoko azoka, kulturaren erakusleiho handi!







                         

Comments

Leave your comment