Atzekoz aurrera hitz egiten zuen apaiza: nibbleswcke-ko bikarioa Handiago ikusi

Roald DAHL

Atzekoz aurrera hitz egiten zuen apaiza: nibbleswcke-ko bikarioa

ISBN 9788433010810
Orrialdeak 48
Koadernaketa Rústica
Edizioa

2,86 € zergak barne

Manu Lopez Gaseni, DEIA 2002ko ekainaren 7a Samurtasunaren maisua
Roald Dahl (1916-1990) idazle galestarra joan den mendeko haur eta gazte literaturako idazle handienetakoa izan zen. Bere obretan, umeen alderdi ezkutuak samurtasun handiz azalaratzen saiatu zen, hala nola janariarekiko grina, beldurrak, gurasoengandik aldentzeko beharra...; eta, hori izan zela eta, urte askotan kritikoek arbuiatu eta baztertu egin zuten haren obra. Hona Dahl-en idazlan batzuk: "Charlie eta txokolate lantegia", "James eta muxika erraldoia", "Matilda", "Sorginak", "Erraldoi on miragarria", "Errima errebeldeak"... Horietatik batzuk zinemara ere eraman dira, nahiz eta zinemarako propio egindako gidoi ezagunik ere bazuen: "Gremlins" filmekoa, hain zuzen.
Gaurkoan hizpide dugun liburua Dahl-en bizitzaren azken urteetan idatzitakoa da, "Dislexiako institutua" delako baten eskariz. Hartarako, ezohiko elementuez baliatu zen ipuin labur bat idazteko: protagonista heldu bat, eta lanbidez apaiza. Hortik jatorrizko titulua: "Nibbleswick´-ko bikarioa", euskal bertsioan azpititulu gisa jarria. Apaiz gazteak, lehenengo aldiz herri bateko parrokiako arduradun izendatzen dutenean, harri eta zur utzi zituen eliztarrak: bere mintzaldietako hitzik garrantzitsuenak atzekoz aurrera esaten baitzituen; hala, "erru" esan beharrean "urre" esaten zuen, "zeru"ren ordez "urez", eta abar, elizara joaten zirenak guztiz nahasteraino. Apaiza, ordea, gizon xaloa izan, eta hartaz konturatu ez, harik eta herriko sendagileak gaitz hura sendatzeko irtenbide ezin bitxiagoa aurkitu zion arte.
Bistan denez, tankera honetako liburu bat euskaratzea are zailagoa da, eta itzultzaileak ia guztiz berridatzi behar du testua, jatorrizkoaren efektua birsortzeko. Javi Cillero itzultzaile eta idazle bizkaitarrak ederki lortu du helburu hori, diskurtsoaren elementuak eta pertsonaien izenak itxuraldatuz: Robert Eraziz ("Zizare" ateratzeko), Arabella Oroz (atzekoz aurrera "Zoro"), eta abar.
Amaitzeko, irudigilearen aipamena egitea ezinbestekoa zaigu: Quentin Blake, Dahl-en liburuen betiko ilustratzailea, "Atzekoz aurrera hitz egiten zuen apaiza" honetan ere irudigintza-lan txukunaren egilea, ilustrazio ataleko "Hans Christian Andersen Sariduna" izendatu dute berriki IBBYko arduradunek.

Robert Eraziz Nibbleswicke-ko apaiza izendatu dute eta urduri hara joango da. Baina, konturatu gabe, han dagoelarik, hitz asko eta asko atzetik aurrera ahoskatuko ditu. Hori dela eta, herrian burutik jota dagoela pentsatuko dute.