Sugea lilipean Handiago ikusi

Asisko URMENETA

Sugea lilipean

ISBN 9788433017857
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Formatoa 20 X 13
Edizioa

4,75 € zergak barne

-5%

5,00 € zergak barne

-Kurru Kurru Kurru. Hegaztiek lerro lerro geziak marrazten dituzte zeru zolan. Eta geziok etengabe pasatzen ari dira gure buruen gainetik. Gure ehiztariak ere prestaketa lanetan dauzkagu hegaztiei jarraitzeko: larru, makil, aizkora, guztiak prest dituzte gaur gero. -Eta nora doaz? -galdetu diot Urgari. -Mamuthen atzetik... -Zeruko horiek dira mamuthak? -Ez, gaixoa, horiek kurriloak dituzu.Uda dakarkigute hegaletan. -Negua amaitu da beraz? Aupa zuek, kurrilo maiteak! Ni ere zuekin abian naiz! -Ez Oxa, ez! Zu hementxe geldituko zara gainerako haurrekin batera! -Eta zergatik ez naiteke ehiztariekin joaaaaaan??? -Gazteegia zarelako; beha ezazu: Kurriloak eta mamuthak ez dute beroa maite, horregatik partitzen dira Ipar aldera uda hastean, freskura bila... -Eta gure ehiztariak atzetik! -Horixe bera. Eta zu haur gorria zara oraindik mamutha botatzeko. Tente potente, besoa altxaturik, gure ehiztariak badoaz. Makil luzeak eskuetan,larru ilunak bizkarrean, zeruko geziek markatu norabidean urruntzen ari zaizkigu.

7/8 URTETIK GORAKOENTZAT
Aitor Txarterinaren marrazkiak