Oporren zirrara Handiago ikusi

Karlos SANTISTEBAN

Oporren zirrara

ISBN 9788433017895
Orrialdeak 128
Koadernaketa Rústica
Formatoa 20 X 13
Edizioa

8,00 € zergak barne

Udako bidaia egiteko azken prestakuntzak ziren. Izugarri maite dut uda. Udan jaiak izaten dira hainbat herritan eta giroa ezin alaiagoa izaten da. Oso dibertigarria iruditzen zait herri txikietako berbenetan berandu arte lagunekin dantzan aritzea eta, batzuetan, gurasoek gaupasa egiteko baimena ere ematen didate. Horregatik gustatzen zait uda. Urte hartan mediterraneo aldea aukeratu genuen oporraldia egiteko, itsasaldeko herri bat. Irten behar genuen egunean oso urduri nengoen, aldi batetik ezezagunaren xarmak kilika egiten zidalako, baina, batez ere, gurekin nor eta Iker joango zelako. Iker aspalditik gelako laguna izateaz gain nire etxetik hurbil bizi da, batzuetan elkarrekin joaten ginen zinemara... Iker beti gustatu izan zitzaidan Banaezinak ginen eta poz-pozik sentitzen nintzen haren ondoan. Batzuek maiteminduta geundela esaten zuten. Ez dakit hura maitasuna zen, baina harekin nengoenean alai eta gogatsu nengoen beti eta zirrara berezia nabaritzen nuen bihotzean...

10 URTETIK GORAKOENTZAT
Enrique Morenteren marrazkiak.