Zerrenda, autoren arabera Pete JOHNSON

Irratian hasi zen zinema-kritikari lanetan, eta gero irakasle bihurtu zen. Ikasgeletan bizi eta ikusitakoa abiapuntu gisa hartuta idatzi zuen bere lehenengo liburua, eta oraindik ere irakurle gazteekin harremanetan egoten da haien ikuspuntua bere idazkietan jasotzeko. Berrogeitik gora liburu idatzi ditu, besteak beste How To Train Your Parents arrakastatsua, eta hainbat sari irabazi ditu, hala nola Young Telegraph saria eta Brilliant Book saria. Bere lanak hogeitik gora hizkuntzatara itzuli dituzte. St. Albansen bizi da, Ingalaterran.