Lau haizeetara kontari Handiago ikusi

Antton IRUSTA - June GOMEZ

Lau haizeetara kontari

ISBN 9788433015051
Orrialdeak 76
Koadernaketa Rústica
Edizioa

4,85 € zergak barne

-5%

5,11 € zergak barne

Kanpingamarangi ez zen edonolako uhartea. Bere erliebea, loreak, zuhaitzak eta animaliak bitxiak ziren oso, Lurreko beste inon aurkitu ezin daitezkeenak. Halarik ere, berezitasun nabarmenena bere forma zuen uharte hark. Izan ere, Kanpingamarangi biribil-biribila zen. Egia esan, egon badaude, Lurreko itsasoetan zehar sakabanatuta, nahiko itxura biribila duten uharteak, baina bakar bat ere ez Kanpingamarangi bezain biribilik. Txikia zen gainera; hain txikia, ezen mapetan ere ez bailitzateke agertuko… Bestalde, tontor bakarra zuen uharte hark eta lau-lauak ziren gainerako sail guztiak. Tontor bakar hura, Nukulae mendia, uhartearen erdi-erdian zegoen kokatuta eta Kanpingamarangiko errege-erreginek soilik zuten bertara igotzeko eskubidea