Hitzak eta lumak Handiago ikusi

Antton KAZABON

Hitzak eta lumak

ISBN 9788433018816
Orrialdeak 68
Koadernaketa Rústica
Formatoa 11,5x19
Edizioa

5,60 € zergak barne

-5%

5,90 € zergak barne

Hogeita bi ipuin idatzi dizkigu Antton Kazabonek. Ipuin laburrak dira, korapilo bihurririk gabeak, ondo harilduak. Ipuin guztien eraikuntzan erabiltzen diren nahikari eta usteek, atsotitz batean dute errematea, esaera zahar batean laburbiltzen da gertatutakoa, hor adierazten da zer ematen den ontzat, zer txartzat. Esan dezadan euskara estandarrean datozela hogeita bi ipuinak eta hezur-haragizko edozein euskaldunek nekerik gabe atsegin handiz irakurri eta ulertuko dituela horietan kontatzen den guztia.
Euskal hiztunek, literaturazaleek, euskaraz hitz egiten ondo antzean dakitenek, ikasteko bidean direnek eta irakurtzeko liburu erraz eta atseginen eske direnek, pozik hartuko dute esku artean hogeita bi ipuinez osatutako liburu metafora eta esapide joriz ongi hornitutako hau.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!