Barraskiloak margotu zituen neska Handiago ikusi

Pere MARTÍ

Barraskiloak margotu zituen neska

ISBN 9788433017888
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Formatoa 20 X 13
Edizioa

5,50 € zergak barne

Cristina zazpi urteko neska bat da: ttikia, argala, begi-huts. Begi-huts, bai, eta ez betaurrekoak erabiltzen dituelako, ez: begi handi-handi eta beltz-beltzak dituelako baizik, aurpegi osoa betetzen dioten eta beti irribarrez ari diren halako begi irrintzilari batzuk. Urtero, uda heltzean, Cristina aiton-amonak bizi diren herrira joaten da bizpahiru aste pasatzera. Gurasoak hirian gelditzen dira, lanean. Esan beharrik ere ez dago: aitona eta amona Cristina noiz etorriko zain egoten dira. Hura dute biloba bakarra, beren begiko ninia, amonak sarritan esaten dion bezala. Cristinak lagun koadrila bat du herrian: lagunetako batzuk bertakoak dira eta beste batzuk uda pasatzera joaten diren herriko seme-alaben seme-alabak. Kalez kale, larrainez larrain… pasatzen dute egun osoa, bizikletatik jaitsi gabe, bizikletak udako hankak balituzte bezala. Cristinak ezin zezakeen jakin uda hura ez zela besteak bezalakoa izango, guztiz bestelakoa baizik...

10 URTETIK GORAKOENTZAT
Antton Olanoren itzulpena.
Eva Zabalaren marrazkiak.