Azken giltza Handiago ikusi

Rubén RUIZ

Azken giltza

ISBN 9788433017864
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Formatoa 20 X 13
Edizioa

5,00 € zergak barne

Xabierren amak dio: “Ezagutzen ez dena, ezin da maitatu”. Agian, horregatik ez ditu Xabierrek futbolariak eta kantariak maite. Jolas orduan Xabier bakarrik egon ohi da. Bere klaseko mutilak baloiaren atzetik dabiltza, kilometroak egiten eta zapatilak zulatzen. Bestalde, Xabierren klaseko neskak eskolako frontoi atzean dabiltza, koreografiak asmatzen eta zapatilak zulatzen. Xabierrek jolas ordua txotxongiloak egiten ematen du –gero amak egunero-egunero birpasatzen dizkio–. Baina, egun batean, Xabierrek argi eta garbi entzun zuen Alaznek Olatzi esaten ziola aurreko arratsaldean txakurra paseatzen ari zela giltzak galdu zituela. Xabierrek gauza arraro bat sumatu zuen. Alazneren giltzak aurkitzeko beharra sentitu zuen. Normalean, besteen gauzek ez zuten gehiegi arduratzen, eta horregatik harritu zuen sentimendu hark.

8 URTETIK GORAKOENTZAT
Enrique Morenteren marrazkiak.