Andrew Norriss

Jessicaren itzala

—Zergatik uste duzu –esan zion Jessicak azkenean–
zuk ikus nazakezula eta besteek ez?

    Francisek ez zuen Jessica bezalako inor ezagutu ordu arte. Eta, bizitzan lehen aldiz, zen bezalakoa izan zitekeen lagun berriarekin.

    Jessicak ez zuen Francis bezalako inor ezagutu ordu arte. Eta ez bakarrik elkarrekin barrez lehertzen zirelako egunero… bera ikusteko gai zen pertsona bakarra zelako baizik!

    Jessicaren itzala liburu dibertigarri, hunkigarri eta ederra da, istorio kontatzaile bikain batek idatzia, eta unerik ilunenetan ere argi bat pizteko indarra baduen adiskidetasunaren berri ematen digu.

Jessicaren itzala

Hezkuntzarako material osagarria


Aurre egin jazarpenari eta bizikidetza positiboa eraiki dezagun!

ZER ESATEN DUTE?

Kritikak eta aipuak
  • Komedia beldurgarri gisa hasten dena, nerabeen depresioaren azalpen adore-emailea bihurtzen da, bereziki mutikoentzat.


    THE INDEPENDENT
  • Argia eta azkarra. Zorionerako, edo zoritxarrerako, ezohikoak diren nerabeentzat.
    Horra zergatik kontatu behar diren gaixotasun mentalei buruzko istorioak gaztetxoentzako fikzioan.


    THE GUARDIAN
  • Andrew Norrissek bikain deskribatzen du adiskidetasunak gauzak aldatzeko duen boterea, eta liburu honen irakurketa hunkigarria eta bihotz-altxagarria da. Dibertigarria, azkarra, zoragarriro idatzia, lan honek erakusten digun beste gauza bat da zeinen azkar aldatzen den bizitza, hortaz, une batean ezinezkoa dirudiena, itxaropenez eta aukeraz betea ikusten dugu beste batean. Ale bat izan beharko lukete eskola eta liburutegi guzti-guztietan.


    BOOKS FOR KEEPS
  • Arina, bizia eta irakurterraza, has eta buka irakur daitekeena.
    Bihotz-altxagarri bat izango da nerabe askorentzat, eta irakasle, liburuzain eta gurasoentzat, berriz, balio handiko lana, mezu baikorra transmititzen duelako indibidualtasunari buruz eta eskola-jazarpenari aurre egiteko garrantziari buruz, eta horrekin batera, onargarria dena eta ez dena definitzeko saiakera da. 


    ARMADILLO MAGAZINE
  • Izenburua irakurtzean, pentsatu nuen Jessicaren itzala irakurketa atsegina eta arina izango zela; zuzen nenbilen, eta aldi berean, hain oker…


    BART´S BOOKSHEL
  • Lehenik eta behin, liburu hau dibertigarria da…
    Istorioak harritu egin nau, eta benetan gustuko dut eskaintzen duen ikuspuntua.


    DEBBIE Snuggling on the Sofa
  • …Ez da inolaz ere espero nuena…


    WONDROUS READS