Hitz xuriak Handiago ikusi

Antton KAZABON

Hitz xuriak

ISBN 9788433022523
Orrialdeak 64
Koadernaketa Rústica
Formatoa 13x20
Edizioa

6,39 €

-5%

6,73 €

Goizeko izotz xuriaren beldur da
mendi ttonttor hozbera
Baina gau eskuzabal langileak
ilargi xuriaren argitan
laster ehotu dio
laino xurizko bufanda xuria
Mendi ttonttorari
ezin zaio mindu eztarria
bestela nork egingo dio
negu xuriari
ongi etorria
Esnatu da mendi ttonttorra
esnatu da
eztarriko minik gabe
bufanda xuriaren jabe
Bufanda xuria
xuri-xuria.

Nik ere eman nahi diot
negu xuriari ongi etorria
nik ere nahi dut
bufanda xuria
Laster ehotuko didazu
irribarrezko
artile xuriz
bufanda xuria
zure besoak nirekin lotzen dituen
lokarri xuria
Bufanda xuria
xuri-xuria.

Hau interesatzen bazaizu, agian beste hauek ere bai!